Badago txirrindularitza ulertzeko beste modu bat.

Nortasuna da, kirol egina.

Jaiotzen ikusi gintuen leku hori da, eta handik atera gabe haz gaitezke.

Egia, lautada faltsuan.

Tenplu bihurtu ditugun areka horiek denak.

Bultza eta bultza egiten duen marea, axola izan gabe zeinen goian dagoen portua.

Matriarkak markatutako bidean.

Apaltasuna, pinoi txikian.

Lana, plater handian.

Hitza eta pedala.

Podiumik gabeko garaipenak.

Gure ametsak babesteko arrastoa da.

Biharrak ikusteko ispilua.

Morea, bandera izan baino askoz lehenago.

Pertsonak.

Txirrindulariak.

Ordena horretan.

LABORAL Kutxa – Euskadi taldea 2019an sortu zen Euskadi Fundazioaren baitan, txirrindularitzaren munduaren mugak gainditzen dituen kirol proiektu bat garatzeko eta ingurunean emakumeen kirolaren erreferente bat izateko apustu garbi batekin. Gure helburua da oinarritik lan egitea, eta egin beharreko urratsak egitea Euskadiko emakumeen taldea mundu mailan erreferentea izan dadin arte. Horretarako, hasieratik batu zaio babesle nagusi gisa LABORAL Kutxa, orain dela 65 urte ARRASATEKO Esperientzia Kooperatiboaren baitan kultura kooperatibo solidarioa eta erantzukidea zabalduz komunitate oparoagoak, berdintasunean oinarrituak eta iraunkorragoak eraikitzeko xedean sortutako kreditu kooperatiba. Dagokion erreferentziazko merkatuan finantza erakunde liderra da kaudimenean, eta lidergo posizioetan dago Euskadiko merkatuan. Gainera, aitortu egiten zaio gizartearen aurrean duen konpromisoa eta, bereziki, berdintasunaren alde, baita kirolaren eremuan ere, egiten duen apustua.

Kirolaren esparruan modu jarraituan garatzen eta hazten 4 urte eman ondoren, bide orri handinahi bat landu da 2024-2029 eperako.

Emakumeen talde profesionala adierazgarri nagusia izanik, gizartearen esparru desberdinetan emakumeen lidergo rola sustatuko duen proiektu bat sortu nahi da, gure emakume kirolariak mundu mailan egiten den kirolaren erreferente eta adierazle bihurtuz, kalitate estandar onenekin eta Euskadin sustraituta.

Herri bizikletazalea bada,
Euskadi da

Herri bizikletazalea bada, Euskadi da. Nor jarriko da orain buruan eta nork ordezkatuko du datozen urteetan? Nork hartuko du lekukoa? Euskadik irabazia du gaur egun Europako bizikleta herrietako bat izatea. Gaur egun inon ez dago Euskadikoa bezalako zaletasunik kirol zoragarri honen aurrean. Hemen nortasun ikur izan zen txirrindularitza. Orain gure neskei dagokie ondare horri jarraipena ematea.

MATRIA kredituak

Spot Ikusi

JOANE SOMARRIBA

Inor ez aitzindaria bezalakorik gure txirrindularitzaren etorkizunari ahotsa jartzeko

Munduko edozein esatari hauta genezakeen Matriaren aurkezpenari ahotsa jartzeko, baina hau ez doa ahotsez, ezpada ordezkatzen dutenez. Hiru edizio Frantziako Tourrean eta Bi Italiako Giroan irabazle, munduko hirugarrena munduko errepideko txapelketan, munduko txapelduna erlojupekoan... horra hor tituluetako batzuk, baina oroz gain, Joane, bidea erakutsi zigun matriarka.

Bideoa Ikusi

beste modu bat
beste modu bat
beste modu bat
badago txirrindularitza ulertzeko
badago txirrindularitza ulertzeko
badago txirrindularitza ulertzeko